%21 areagotu dira Iberdrolaren irabaziak

2.521 milioi euroko etekin ekonomikoak izan ditu aurtengo lehen seihilekoan. Hurrengo sei hilabeteetan %10eko hazkundea aurreikusten dute

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

2023ko lehen seihilekoko hainbat emaitza ekonomiko eman ditu argitara gaur Iberdrolak. Konpainia elektrikoak 2.521 milioi euroko mozkin garbiak erdietsi ditu, iazko epe berean baino %21 gehiago. Hala, inbertsioek ere gora egin dute (%8) azken 12 hilabeteetan eta 10.544 milioi euroko zenbatekora ailegatu dira.

EBITDAk ere %17 egin du gora, Iberdrolaren arabera, sare eta berriztagarrietan egindako inbertsiogatik, Europako merkatuko baldintzen normalizazioagatik eta Erresuma Batuko defizit komertzialaren berreskuratzeagatik.

Ignacio Galan, Iberdrolako presidenteak zera adierazi du: "gure Plan Estrategikoaren gauzatzea bizkortzen jarraitzen dugu, azken 12 hilabeteetan egindako 10.500 milioi euro baino gehiagoko inbertsioekin, 40.000 milioi euroko Sare Aktiboen Oinarria lortu eta 41.250 MW berriztagarri instalatzeko”.

Era berean, gehitu du emaitza horiek “gure planak aurreikusi baino lehengo gauzatzeko dugun gaitasuna berresten dute, baita egungo egoera makroekonomiko desafiatzailean ere. Eta, urtearen amaierarako, mozkin garbiaren % 10eko hazkundea espero dugu”.

Beste hainbait zifra ekonomiko jakinarazi ditu Iberdrolak: kutxaren fluxuak, esaterako, gora egin du eta 5.731 milioi euroko izan da azken sei hilabeteetan. Dibidenduak, aldiz, %11,6 hazi dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK