Ingurumen-baimenak jaso dituzte Nafarroako 35 parke eoliko eta fotovoltaikok

Orain arteko potentzia bikoiztea ahalbidetu dezakete, betiere Garapen Ekonomikoko departamentuak behin betiko onartzen baditu

Eguzki-panelak, Nafarroan | Argazkia: Nafarroako gobernua Eguzki-panelak, Nafarroan | Argazkia: Nafarroako gobernua

Atzo bukatzen zen Nafarroako gobernuak parke eoliko eta fotovoltaikoen ingurumen-baimenak izapidetzeko eguna. Aldiz, aurretik erabaki du Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak zein proiektu onartu eta zein baztertu, ingurumen-irizpideen arabera. Jasotako 69 ingurumen-eskaeretatik, guztira 35 onartu dituzte, 1.400 MWko potentzia eskainiko dutenak, azken 30 urteetan Nafarroan garatu denaren parekoa, adierazi dutenez.

Ekoizpen handiena parke fotovoltaikoetatik etor liteke. 22k jaso dute ingurumen-oniritzia, tartean Castejoneko Cierzo IVk eta Tuterako Ebro Ik, eta 1.117 MWko indarra eskaini ahalko lukete. Cascanteko El Sasillok, berriz, soilik baimen partziala jaso du, eta Tuterako La Navak kontrako balorazioa jaso du.

Parke eolikoei dagokienez, 13 berrik dute ingurumen-baimena, besteak beste, Cascante IIk, eta ez hala Murchantekoak. 311MWeko potentzia izan dezakete.

Azpiegiturok eraikitzeko azkeneko hitza Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko departamentuak izango du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK