Konpainia elektriko onenen artean aurkitzen da Iberdrola bezero arreta arloan

Konpainiak jakinarazi duenez, iaztik 140 milioi mezu bidali ditu bezeroei euren energia kontsumoa murrizteko aholkuak emanez

Ignacio Galan Iberdrolako presidentea | Argazkia: Iberdrola Ignacio Galan Iberdrolako presidentea | Argazkia: Iberdrola

Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak (CNMC) konpainia elektrikoek euren prezioetan egindako aldaketen komunikazioen inguruko txostena aurkeztu du. Izan ere, ohikoak izaten dira kontratuetan prezio edo tarifa aldaketak, eta 23/2021 lege dekretuak aldaketa hauek kontsumitzaileari modu garden eta ulergarrian azaltzera derrigortzen ditu konpainiak. Gainera, hilabeteko aurrerapenarekin bidali behar dituzte jakinarazpenak.

19 energia konpainia aztertu ditu txostenak eta horietatik zazpik betetzen dituzte gardentasuna baldintzak. Tartean, Iberdrola, Total Energies eta Axpo Iberia. Hala, Iberdrolak jakinarazi duenez, iaztik 140 milioi mezu bidali ditu bezeroei euren energia kontsumoa murrizteko aholkuak emanez. Modu honetara, konpainiako ordezkarien arabera, 3,2 milioi pertsonek aurreztu ahal izan dute energia, batez beste %,5,5 aurreztuz.

Algoritmo adimendun baten bitartez antzematen du Iberdrolak bere kontsumitzaileen kontsumoa, bai etxetresna elektrikoan, bai kalefakzioan bai argian ere, eta ezaugarri antzekoak dituzten etxean arteko konparaketa egiten du efizientzia gutxiko ohiturak antzeman eta ohartarazteko. Modu honetara, Iberdrolak azaldu duenez, taldeko bezeroek trantsizio energetikorantz “paper garrantzitsua” jokatzen dute, energia kontsumoa aurreztuz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK