Kutxabankek energia kontsumoa 4,6 milioi kWh murriztu du urtebetean

Aurreko urtean baino %9,7 gutxiago kontsumitu du, erakundearen sukurtsaletan egindako erreformak direla eta

Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA

2022an Kutxabankek bere lan zentroetan energia kontsumoa murrizteko zenbait neurri ezarri zituen energia eraginkortasuna hobetu asmoz. Taldeak ohar bidez jakinarazi duenez, sukurtsalen sare zabalean erreforma integralak egin zituen, klimatizazio ekipoak berrituz, eta datuak tratatzeko hiru CPD instalazioetako hozte eta hornidura elektriko ekipoak egokituz. Ondorioz, taldearen energia kontsumoa 4,6 milioi kWh murriztu zen iaz, 1.300 etxebizitzak kontsumitzen duten energia adina. 2021ean kontsumitu zuenaren aldean, %9,7 gutxiago da.

Taldearen arabera, Kutxabankeko bulegoen sarean egin da aldaketarik handiena, isolatzaile termikoak hobetu baitituzte, argiztapena kontrolatzeko sistemak eta argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzeko sistemak jarriz, edota igorpen termiko baxua eta isolamendu akustiko hobea duten leiho eta ateak jarriz, besteak beste. Hala, bulego sarean proiektu globala garatzen ari dira, klimatizazioa, argiztapena, eta berokuntza sistemak urruneko sistemen bitartez kontrolatu ahal izateko. Sistema horrekin, iaz 161 mila kWh elektrizitate aurreztu zuen orotara.

Berokuntza eta klimatizazio tenperatura mugatzeari lotuta, Gobernuak abuztuan ezarritako neurriak direla eta, 654 mila kWh aurreztu zituzten Kutxabankek 2022an.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK