
2023eko maiatzaren 31a
Eg.
2025eko apirilaren 9a
Laudio eta Amurrio artean bi parke eoliko egiteko baimena eskatu du Ferosca Wind SL enpresa madrildarrak. Egin duen eskaera ofiziala astelehenean argitaratu zuten Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, eta, ordutik, helegiteak aurkezteko 20 eguneko epea zabalik dago.
Parkeek zehazki Laudio, Amurrio, Orozko eta Aiara ukituko lituzkete, 2.000 hektarea inguruko azaleran. Ferosca I eta Ferosca II izeneko parkeek, seina haize errota izango lituzkete, 27 megawatteko potentzia gordindunak.
Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak salatu duenez, Arabako Foru Aldundia hauteskundeak igaro arte egon da proiektuaren berri emateko, ez plataformak eta ez udalek ez zutelako proiektuaren inguruko inolako berririk.