Nafarroan egongo da AccionaPlugen hidrogeno berdearen lehen instalazioa

25 megawatteko edukiera izango du eta hidrogeno berdea ekoiztuko du 8 eta 9 dolar arteko zenbatekoan

Argazkia: AccionaPlug Argazkia: AccionaPlug

AccionaPlugek, Acciona Energiak eta Plug Power estatubatuarrak erdibana eratutako sozietateak, hidrogeno berdeko lehen instalazio bateratua eraikiko du Nafarroan. Hala iragarri du Jose Manuel Entrecanales Acciona Energiako presidenteak Bartzelonan egin duten bilera batean.

Presidenteak aurreratu duenez, 25 megawatteko instalazioa izango da, eta 2023an bertan eraikiko da. Plantaren helburua hidrogeno berriztagarria ekoiztea izango da, kiloko 8 eta 9 dolar arteko batezbesteko prezioan.

Proiektuaren xehetasunetako asko 2021 amaieran zehaztu zituzten, baina orain egin dituzte publiko. Adostutakoaren arabera, industriari lotutako bezeroentzat jarriko da martxan hidrogeno berdea ekoizteko instalazio hori. Zentzu horretan, Entrecanalesek 2.000 milioi euroko inbertsioa iragarri zuen duela bi urte, 2030ean merkatu kuotaren %20 lortzeko.

Hala, AccionaPlugek 2030erako hidrogeno berdearen negozioaren funtsezko kuota izatea aurreikusten du Espainian eta Portugalen, egunean ehun tonatik gorako ekoizpena izanik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK