Siemens Gamesak itsas energia eolikoaren zentroa jarriko du martxan Euskal Herrian

Lantaldeak Sarrigurenen eta Zamudion egongo dira

Argazkia: Siemens Gamesa Argazkia: Siemens Gamesa

Siemens Gamesak energia eolikoaren lehen zentroa jarraiko du martxan Euskal Herrian, Europako iparraldean dituen proiektuei lagundu ahal izateko. Lantaldeak Sarrigurenen (Nafarroa) eta Zamudion (Bizkaia) egongo dira, eta horrek itsas eolikoen zentro espainiarra sortuko du, konpainiak ohar bidez jakitera eman duenez.

2025erako 50 langile izango ditu zentro berriak, ingeniaritzako eta kudeaketako profil kualifikatua dutenak, eta ingeniaritza eta diseinu arloei laguntza ematea izango dute helburu. Egun enplegu erregulazio espedientearen eraginpean dauden langileak kokatu nahi ditu bertan konpainiak.

Era berean, Espainiako itsas eolikoen etorkizuneko garapenari bide emateaz gain, gisa horretako lehen merkataritza proiektua ere izango litzateke, ekimen berriak Siemens Gamesak Espainian duen I+G gaitasuna ere indartu  egingo duela uste baitu enpresak. Sarrigurenen dago, hain justu ere, konpainiak arlo horretan duen zentro handienetako bat.

Ekimen berria Mistral programa estrategikoaren baitan dago. Programa horren helburua konpainia zenbaki gorrietan egonkortzea eta eraldaketa neurriak aztertzea da, konpainiaren potentzial guztia hedatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK