Trantsizio energetikoaz bertsotan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Doinua: Baneza eta banitu

Antsiolitikoz basoa,

plastikozko itsasoa,

muga-gune Bidasoa,

hau ez bada kolapsoa...

Korporatibek jarraitzen dute

nondik beteko kazoa

eta berdeek lerde jario

daukaten gatazkatxoa

nahiz energia iturriari

jarri arreta osoa

non eta zertan kontsumitzen den

ere bada arazoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK