• BERRIKUNTZA
  • Urruñako kaleetako argiak jendeak behar dituenean soilik piztuko dira mugikorreko aplikazio batekin

Urruñako kaleetako argiak jendeak behar dituenean soilik piztuko dira mugikorreko aplikazio batekin

Aplikazioan ageri den linternaren ikurrari klik eginda, une horretan erabiltzailea dagoen kaleko argiak pizten dira

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2022eko abuztuaren 8a
Eg. 2025eko apirilaren 11a

'Nire karrika pizten dut' izeneko aplikazioaren bidez, Urruñako karriketako argiak piztu daitezke gaueko 11tatik aurrera. Herriko etxeak jakitera eman duenez, sistemak badaki erabiltzailea zein kaletan dagoen eta mugikorreko pantailan ageri den linternaren ikurrari zapalduta, kale horretako argiak piztuko dira hamabost minutuz. Dagoeneko, herriko kaleen %80ak eskaintzen du aukera hori eta, herriko etxetik azaldu dute, aplikazio bidez negurako karrika guztiak argiztatzea espero dutela. 

 

Hala, herriko argi kontsumoa murriztuta, beroketa-klimatikoaren aurkako borrokan keinu txiki bat egin nahi dute. 

Sistema berriak jada Iparraldeko eta Frantziako udalerri batzuen interesa piztu du.