ZGR Korporazioak eta Cuervak indarrak batu dituzte landa eremuan euskarri energetikoa emateko

Elkarrekin proiektu teknologikoak garatuko dituzte Andaluziako landako herrietako azpiegitura elektrikoak hobetzeko

Cuervaren azpiegitura elektrikoetako bat | Argazkia: ZIGOR Korporazioa Cuervaren azpiegitura elektrikoetako bat | Argazkia: ZIGOR Korporazioa

ZIGOR Korporazioa energia elektrikoan espezializatutako enpresa gasteiztarrak eta Cuerva energiaren sektoreko enpresa granadarrak hitzarmena sinatu dute elkarrekin Andaluziako landa eremuan euskarri energetikoa bermatzeko. Hitzarmen horren arabera, litiozko baterietan oinarritutako biltegiratze-sistema bat instalatuko dute eremuko argindar hornidura hobetzeko. Ildo horretan, soluzio berri batzuk jarriko dituzte martxan potentziako elektronikan, bai sare adimendunak (smart grids) eta teknologia garbiak, eta baita kalitatezko argindar hornidura bermatzea ahalbidetuko duten ekipo elektronikoak ere, hala nola, kargatzaile adimendunak.

Hitzarmenaren azken helburua da, argindar azpiegiturei malgutasun handiagoa ematea argindar sare berrietan inbertitu beharrik izan gabe. Hirigunetako sarean gorabeherak izaten direnean, batik bat udako sasoian, argindar hornidura bermatzeko gai izan nahi dute eta azpiegitura horien kudeaketan produktibitatea eta kostuak hobetu nahi dituzte, ingurumenari eragindako kalteak murriztearekin batera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK