• Ekintzailetza eta industria topaketaren egitarau osoa argitaratu du EnpresaBIDEAk

Ekintzailetza eta industria topaketaren egitarau osoa argitaratu du EnpresaBIDEAk

9:10ean hasiko da ekintzaile mahaia, eta 9:40ak inguru Industria kontseilari eta sailburuaren arteko solasaldia. Sarrera irekia da

Irujo eta Jauregi | Muntaia: EnpresaBIDEA
Irujo eta Jauregi | Muntaia: EnpresaBIDEA
2025eko azaroaren 20a - 09:00

EnpresaBIDEAk datorren azaroaren 27an CEINen egoitzan (Noainen) egingo den Ekin eta egin: ekintzailetza eta industria topaketako egitarau osoa iragarri du. 9:00etan abiatuko den hitzorduan Nafarroako ekintzaileen mahaia izango da lehenik, eta 9:40etik aurrera arituko dira solasean Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilaria eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua. Egitaraua, zehazki honakoa izango da:

 

9:00 Harrera: Uxue Itoiz, CEINeko zuzendari nagusia

9:10 Ekintzaile mahai-ingurua

 
  • Xabier Leonardo, Zaindariko zuzendari nagusia
  • Mieke Iriarte, Torredondas ardotegiko sortzailea
  • Onintza Sayar, NNBIko COO (operazio zuzendaria)

Moderatzailea: Maite Reizabal, EnpresaBIDEA egunkariko zuzendaria

9:40 Industria kontseilaria eta sailburua buruz buru

  • Mikel Irujo Amezaga, Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria
  • Mikel Jauregi Letemendia, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua

Moderatzailea: Pilar Kaltzada, EnpresaBIDEAko sortzailea eta bazkidea

10:20 Itxiera: Karolina Sainz de Bikuña, EnpresaBIDEAko zuzendari orokorra

EnpresaBIDEAk antolaturiko ekitaldiko sarrera irekia izango da bertaratu nahi duen edonorentzat, eta gosari txiki bat eskainiko da. Bertaratzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, esteka honetan topa daitekeen formularioa bete beharko da. Euskara hutsean egingo den hitzorduak babesle izango ditu Nafarroako Gobernua, CEIN Nafarroako ekintzailetza eta berrikuntzaren zentro europarra, Laboral Kutxa eta Artizarra Fundazioa.