• EnpresaBIDEAk Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

EnpresaBIDEAk Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituela bermatzen du ziurtagiriak

EnpresaBIDEAko lantaldea, Bai Euskarari Ziurtagiriarekin | Argazkia: EnpresaBIDEA
EnpresaBIDEAko lantaldea, Bai Euskarari Ziurtagiriarekin | Argazkia: EnpresaBIDEA
2025eko azaroaren 13a - 05:30

EnpresaBIDEAk Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Zehazki, Zerbitzua Euskaraz maila lortu du, bezero, erabiltzaile eta herritarrei zerbitzua euskaraz eskaintzen diela baieztatzen duena. Produktua bera edota jendaurreko ekitaldiak euskaraz egin direla ere ziurtatzen du diplomak. Ekonomia eta enpresa gaiak euskaraz jorratzeko hedabide gisa sortu bazen ere, ziurtagiria lortzeak bermatu egiten du EnpresaBIDEAren posizionamendua eta diskurtsoa koherentea direla egunerokotasunarekin euskararen erabilerari dagokionez.

 

Ziurtagiria eskuratzearekin batera, EnpresaBIDEAko lantaldeak hainbat helburu jarri ditu hobekuntzak txertatzeko euskaraz zerbitzua eskaini eta lan egiteari dagokionez, tartean aplikazio informatikoen euskarazko erabilera. Halaber, helburuok urtebeteko epean betetzeko konpromisoa hartu du.