• EnpresaBIDEAk Palestinaren aldeko lanuzteekin bat egingo du

EnpresaBIDEAk Palestinaren aldeko lanuzteekin bat egingo du

Soilik gaiari loturiko albisteak partekatuko ditu 11:00etatik 14:30era

Palestinako bandera | Argazkia: iStock
Palestinako bandera | Argazkia: iStock
2025eko urriaren 14a - 16:48
Eg. 2025eko urriaren 15a - 08:10

Gaur, hilaren 15ean, Palestinako genozidioa salatu eta herrialdeari elkartasuna adierazteko Lanuzte Orokorrera eta mobilizazioetara deitu dute Hego Euskal Herriko sindikatuek. EnpresaBIDEAk bat egin nahi du deialdiarekin, eta horri dagozkion egokitzapenak egingo ditu gaurko egunkarian. 

 

Gauzak hala, grebari loturiko mobilizazioen jarraipen berezia egingo du euskarazko egunkari ekonomikoak, eta egunkarian dagokion tokia emango dio. Era berean, erabaki du soilik gai horri loturiko albisteak argitaratzea 11:00 eta 14:30 bitartean.