• EnpresaBIDEAk WhatsApp kanala zabaldu du

EnpresaBIDEAk WhatsApp kanala zabaldu du

Whatsappen logoa/irudia
Whatsappen logoa/irudia
2026eko urtarrilaren 13a - 11:00

EnpresaBIDEAk WhatsApp kanala jarri du martxan, aktualitateaz eta azken orduko albisteez mugikorrean erraz informatu ahal izateko. Orain arte Telegrameko kanalak egiten zuen funtzioa beteko du hemendik aurrera WhatsAppekoak. Hala, irakurlearengana gerturatzeko beste bide bat esploratu nahi du ekonomia eta enpresari buruzko euskarazko egunkariak. 

 

Kanalera harpidetzea oso erraza da. Esteka honetan klik egin eta 'harpidetu' botoia sakatzea besterik ez da egin behar. 

Horrekin batera, orain arte bezala, LinkedInen, Instagramen, TikToken, Xn, Bluesky eta Facebooken ere izaten jarraituko du EnpresaBIDEAk. Gainera, guztiz doakoa den buletinera harpidetzeko aukera ere eskaintzen du guztiz doan, ekonomia eta enpresa gaiak norbere emailean jaso ahal izateko. Harpidetzea proiektuari zure babesa emateko ezinbesteko modua da. Beraz, eman izena!