• ENPRESAK GAUR
  • 15 proiektu finalista Toribio Echevarria Sarien 32. edizioan

15 proiektu finalista Toribio Echevarria Sarien 32. edizioan

Sariak datorren uztailaren 20an banatuko dira Eibarren

Argazkia: Toribio Echevarria Sariak
Argazkia: Toribio Echevarria Sariak
2022eko uztailaren 18a
Eg. 2022eko uztailaren 18a

32 startupek eta enpresa-proiektuk parte hartu dute Toribio Echevarria Sarien 32. edizioan. Sari horiek Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatu dituzte, berrikuntza teknologikorako ahalmen handia duten ekimen ekintzaileei laguntzeko. Horien artean, deialdi horretako irabazle izatea asmo duten hamabost proiektu finalista aukeratu ditu epaimahaiak. Ekintzailetzan eta enpresa-garapenean esperientzia handia duten pertsonek osatuta dago epaimahaia.

 

Toribio Echevarria Sariak bi kategoria nagusitan banatuta daude, alde batetik Enpresako-ideiak/proiektuak deiturikoan eta, bestetik, Enpresa berria izenekoan. Horietako bakoitzak 10.500 euroko sari ekonomikoa du, eta baita laguntza, finantzaketa, aholkularitza, mentoring eta prestakuntzako programetan sartzeko aukera ere. Halaber, nazioartekotze-prozesuan laguntza behar duten enpresa-ekimenei zuzendutako sari bat ere badago, baita Eibarko Udalak emandako aparteko beste bi sari ere.

Enpresa-ideiak proiektuak kategoriako finalistak Aotech, Ventipet, Zelula Biopharma, Auziker Cycling Dinamic Trainer, Cultzyme eta Nanokide Therapeutics dira.

 

Enpresa berria izeneko kategoriako finalistak, berriz, Wellk, Robtrusion, Cimico, Kimubil, Proteinmat, Cabala, Moov Drives Technology eta Trak.

Era berean, Toribio Echevarria sarien aurreko edizioetan bezala, Eibarko Udalak aparteko bi sari emango ditu, herrian berrikuntza eta ekintzailetza teknologikoaren aldeko apustua indartzeko. 

Sarien banaketa ekitaldia datorren asteazkenean, uztailak 20, goizeko 11etan izango da Tekniker eraikinean, Eibarren. Hala, Covid-19ak markatutako azken bi urteen ondoren, ohiko formatua berreskuratuko da. Ekitaldian zehar, Multiverse Computing enpresaren sortzaile Enrique Lizasok eta Roman Orusek Gipuzkoan konputazio kuantikoko startup bat sortzen izandako esperientzia kontatuko dute. Halaber, omenaldia egingo zaio iaz hildako Alex Bengoa Teknikerreko zuzendari nagusi ohiari.