Aefame EAEko familia enpresen elkarteko Kimua gazte taldeak urteko batzarra egin du gaur Gasteizen. Bertan azaldu dutenez, taldearen bazkide kopurua %18 handitu da, 127 bazkide izatetik 150 izatera igarota. Egun, bazkideen %13 arabarrak dira, %60 bizkaitarrak eta %26 gipuzkoarrak.
Batzarraren lehen zatian, Gasteizko Autocaravanas Norte enpresaren instalazioetan izan dira Kimuako kideak. Sanchez Corchero familiaren enpresa da hura. Ondoren, arratsaldean, urteko jardueraren errepasoa eta Nuestra experiencia conviviendo en la empresa familiar izeneko hitzaldia izango da.
Kimua 2016an sortu zuen Aefamek, familia enpresetako belaunaldi berriak trebatzeko asmoz. Izan ere, belaunaldi erreleboa enpresa askoren erronka nagusia da egun. 2023tik Nerea Uribe-Etxeberria, Geinsa enpresako negozio arduraduna da taldeko presidentea.