Arabar Errioxako oliba olioaren 2025-2026 kanpainaren emaitzak partekatu ditu Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak
Moredako Oliba Olioaren XII Azokan. Balorazioa "oso positiboa" dela nabarmendu du sailburuak, 750.000 kilo azeituna jaso baitira, %90 baten Arroniz barietatekoak, denak eulirik gabekoak eta egoera sanitario onean. Gauzak hala, errendimendua %20tik gertukoa izan da, alegia, 150.000 litro olio inguru lortu dira.
Azken horren kalitatea, gainera "maila bikainetan" dagoela nabarmendu du Barredok. Hain zuzen ere, erauzketa hotzean egiten da, bilketaren egunean bertan txikitzen da eta hura egiteko estandar modernoak aplikatzen dira.
Arabar Errioxan 300 hektarea inguruko olibadia du, iaz 6 hektarea berri landatu ostean. 20 olio marka daude gutxi gora behera, Arabar Errioxan kokatutako 4 trujaletan eta Bergaran (Gipuzkoan) kokatutako beste baten.