• ENPRESAK GAUR
  • 2008tik %25 handitu da EAEko enpresen batezbesteko tamaina

2008tik %25 handitu da EAEko enpresen batezbesteko tamaina

Confebasken arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresek 6,41 langile zituzten batez beste 2024aren hasieran

Azpeitiko Corrugadosen lantegia | Argazkia: Europa Press
Azpeitiko Corrugadosen lantegia | Argazkia: Europa Press
2025eko martxoaren 18a
Eg. 2025eko martxoaren 18a

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek 6,41 langile zituzten batez beste 2024aren hasieran. Hala dio Confebaskek egindako azken ikerketak. Inoizko kopururik altuena da, urtebete lehenago baino 0,18 puntu altuagoa, eta 2015ean hasitako goranzko joerari eusten dio. Izan ere, 2008tik %25 handitu da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresen tamaina, 5,11 langile izatetik 6,41eraino.

 

Horrekin batera, 2020az geroztik, enpresa txikien (10 langile baino gutxiago dituztenak) pisua murriztu egin da, bai kopuruari, bai sortzen duten enpleguari dagokionean. Espainiako Estatuko beste erkidegoekin erkatuz gero, EAE hirugarren postuan da enpresen tamaina kontuan hartuz gero (13,38 langile enpresako), eta Nafarroa dago bigarren postuan, 13,43 langileko batezbestekoarekin.

Sektoreka, Nafarroak ditu industria arloan batez beste enpresa handienak eta EAE da bigarren postuan.

 

Confebaskek nabarmendu du “korrelazio nabarmena” dagoela enpresen batez besteko tamainaren eta BPG per capitaren artean. Hego Euskal Herria eta Madril nabarmentzen dira bi aldagai horietan, Gizarte Segurantzan erregistratuta dauden enpresen datuen arabera.