Dagoeneko ofiziala da 2023ko egutegia. Eusko Jaurlaritzak gaur goizean onartu du. Horren arabera, hamabi jaiegun izango dira Erkidegoan, eta horiei beste bi gehitu beharko zaizkie. 2022koarekin erkatuta, desberdintasun nagusia da irailaren 6a ez dela festa eguna izango. Izan ere, ezohiko jaieguna da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako toki gehienetan, Juan Sebastian Elkanoren lehen mundu biraren bosgarren mendeurrena ospatzeko ezarri baita aurten.
Datorren urteko jaiegun ofizialak honakoak izango dira, beraz: urtarrilaren 6a , apirilaren 6a, 7a eta 10a (Ostegun eta Ostiral Santuak, eta Pazko Astelehena, hurrenez hurren), maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a, eta abenduaren 6a, 8a eta 25a. Jaurlaritzak onartutakoak horiek izanik ere, enpresa bakoitzeko egutegi ofiziala ikusi beharko da jaiegun horiek mantentzen diren edo ez ikusteko.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta