• ENPRESAK GAUR
  • 2,5 milioi euroko finantzaketa jasoko du Surphase 'start-up' donostiarrak

2,5 milioi euroko finantzaketa jasoko du Surphase 'start-up' donostiarrak

Uraren tratamendu iraunkorrerako monitorizazio adimendunaz arduratzen da enpresa, eta Europako EIC Acceleration programan parte hartuko du

Argazkia: Surphase
Argazkia: Surphase
2024ko abuztuaren 22a - 09:30
Eg. 2024ko abuztuaren 22a - 09:34

2,5 milioi euroko finantzaketa jasoko du Surphase start-up donostiarrak. Europako Berrikuntza Kontseiluak (EIC) hautatu du enpresa beste 67rekin batera EIC Acceleraton programaren azken deialdian parte hartzeko.

 

Guztira, Europa osoko 969 enpresak aurkeztu zituzten euren proiektuak martxoan, eta 347 enpresa gonbidatu zituzten azken defentsara. Surphase izan da deialdi honetan finantzazioa erdietsi duen euskal enpresa bakarra.

Uraren tratamendu iraunkorrerako monitorizazio adimendunaz arduratzen da Donostiako enpresa, eta gatzgabetzeko plantetan mintzen zikinkeria aldez aurretik antzemateko sistema bat garatu dute.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain