25 urte Google Interneten sinonimo bihurtu zenetik

Bilatzaile ezagunenak mende laurdena betetzen du arrakasten eta porroten artean

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Zer den Internet galdetzen badiogu geure buruari, edo sarean bilaketa bat egin nahi badugu, automatikoki Google datorkigu burura. Kaliforniako estatuan sortutako konpainiak mende laurdena bete du erabiltzaileek Internetekin elkarreragiteko eta bilaketak egiteko zuten modua erabat aldatzeko iritsi zenetik. 25 urte hauetan, Larry Pagek sortutako konpainiak arrakasta handiak lortu ditu, baita porrot bat edo beste ere, baina ia hasieratik gure hizkuntzaren aldeko apustua egin zuen konpainia teknologiko izan da.

Gaurko egunez 1998an jaio zen Google, Larry Page eta Sergei Brin sortzaileen unibertsitate-proiektu baten ondorioz. XXI. mendearen hasiera markatu duten teknologia eta proiektu handi askotan bezala, Standfordeko Unibertsitateko ikasleak izan ziren bilatzaile honen sortzaileak; interneteko bilaketak askoz ere lagunkoiagoak egin nahi zituzten erabiltzailearentzat. Une horretatik aurrera, bilatzailea oso arrakastatsua bilakatu zen, garai hartan zeuden irtenbideekin alderatuz azkartasuna eta zehaztasuna eskaintzen baitzituen.

Konpainia hartzen ari zen ospea dela eta, bi urte geroago, Googlek AdWords merkaturatu zuten, bilatzailearen barruan enpresak kontsumitzaile potentzialengana modu eraginkorragoan iristea ahalbidetzen zuen publizitate-zerbitzua. Gaur egun munduko publizitate-konpainia handienetako bat da. 2004ko abuztuaren 19an Google Inc. burtsara atera zen, eta egun bere balioa % 4.725 igo da.

Googleren produktuak

Martxan jarri eta gero, Googlek zerbitzu berriak eskaini zizkien erabiltzaileei urte luzez. Gmail da ezagunenetako bat, munduan gehien erabiltzen den posta elektronikoko bezeroa bihurtu dena. Bere produkturik berritzaileenen artean, eta bere garaian erabiltzaile guztiak harritu zituen produktuak izan ziren Google Maps eta Google Earth. Mapak inoiz ez ziren ordura arte bezain lagunkoiak izan; planeta osoa gure kurtsorearekin txandakatu, eta gure etxea bisitatu ahal genuen satelite bidez.

Hala ere, zalantzarik gabe, konpainiaren arrakastarik handienetako bat izan zen 2005ean Android erosi izana. Ukipen-pantaila zuten gailu mugikorretarako diseinatu zen sistema eragile hori, baina une hartan oraindik ez zen errealitate bat. 18 urte geroago, Googlen sistema eragilea egungo gailu mugikorren %71n dago. Googlek eta bere zerbitzu guztiek joan den hamarkadaren erdialdean lortu zuten tamaina dela eta, 2015ean Alphabet Inc. sortu zen, guztiak biltzeko. Gaurdaino Sundar Pichai izan da bere CEOa.

Porroten zerrenda izugarria

Dena ez da arrakastatsua izan Montain Viewen egoitza duen konpainian. Asko izan dira Googlek merkaturatu dituen eta porrot egin duten produktuak. Azkenekoetariko bat bideojokoen munduan gertatu zen. 2019ko amaieran, eta belaunaldi berriko bideo-kontsolak hurbil zirenean, Googlek Stadia aurkeztu zuen, hodeian zegoen bideo-kontsola, industrian sartzea eta sektorea iraultzea agintzen zuena. Bi urte pasatxo iraun zuen Googleren ametsak: aurtengo urtarrilean, Googlek erabat itxi zuen bere zerbitzua, eta une hartan hodeiko joko-teknologia horren aldeko apustua egin zuten erabiltzaileak botata utzi zituen.

Google Glass ere bere garairako aurreratutako Googlen produktu horietako bat izan zen. 2012an, smartphoneak merkatura iritsi berriak ziren, eta Googlek errealitate areagotuko betaurrekoak merkatura ateratzea erabaki zuen. Bere prezio altuagatik eta teknologia oraindik prest ez zegoenez, Googlek berriro lurperatu zuen produktua. Azkenik, Googlek, sare sozialen munduan ere lekua egin nahi izan zuen, joan den hamarkadaren hasieran arrakasta handiak lortzen ari baitzen. Gmailen kontuari lotutako sare soziala Facebooken oso antzekoa zen. Ian ere, erabiltzaileek tabloi bat zuten, edukia beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko. Berrikuntzarik eza eta marketing kaskarra zirela eta, Googlen sare soziala itxi egin zen, inork faltan bota gabe.

Euskararen alde

Googleu aitortu behar zaio hasieratik hizkuntza gutxituen aldeko apustua egin izana. Hegoaldean ezagun egin zenetik ia Googlen bilatzaileak menua euskaraz jartzeko eta euskaraz nabigatzeko aukera izan du. Android sistema eragileak, bere hizkuntzen artean, euskara sartu izan du beti, eta hori ez da oso ohikoa gainerako sistema eragileetan edo konpainia teknologikoetan. Azken urteotan, Googleren itzultzaileak nabarmen egin du hobera, gure hizkuntzara egindako itzulpenen zehaztasunari dagokionez, baina oraindik ere urrun dago Elhuyarrek eskainitako zerbitzuetako ahaleginetatik.

Google Interneten bilaketak egiteko modua irauli asmoz iritsi zen, eta mundu osoan ezaguna den marka bihurtzea lortu du. Zerbitzuren batekin edo besterekin eta Europakoak bezalako erakundeekin topo egin duen arren, Googlek Interneteko bilaketaren sinonimo izaten jarraitzen du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK