
Enplegu erregulazio espedientea zabaldu du Ayra Cardan enpresako zuzendaritzak eta 42 langile kaleratzeko asmoa duela iragarri du. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, orain urtebete enpresaren bezero garrantzitsu batek (Mercedes) kontratua eten zuen Ayra Cardanekin, eta hori dela eta, konpainiaren produktibitatea jaitsi da.
LABen arabera, UGT eta CCOO sindikatuek enplegu erregulazio espedientea sinatu zuten, eta, horren ondorioz, 42 langilek beraien lanpostuak galdu eta kalera joan dira.
Sindikatuak enplegu erregulazio espedientea bertan behera uzteko eskatu du, eta hainbat mobilizazio deitu ditu. Langileen kaleratzearen ordez beste konponbide bat eman zitekeela adierazi dute, eta enpresak egoera aprobetxatu duela “soluzio desproportzionatu, partzial eta interesatu” baten emateko.