600 frankizien langa gainditu du Eroskik

294 denda berri ireki dituzte azken bost urteetan Euskal Herrian eta Espainian

Donostiako Eroski denda bat | Argazkia: Eroski Donostiako Eroski denda bat | Argazkia: Eroski

Geroz eta Eroski saltoki gehiago aurki daitezke Euskal Herrian eta Espainian. Supermerkatu kateak gaur jakinarazi duenez, 600 frankizien langa gainditu berri du eta azken bost urteotan 294 denda berri ireki dituzte. Euskal Herrian ez ezik, Katalunian, Madrilen, Andaluzian edota Extremaduran denda berriak zabaltzeko asmoa ere badute hurrengo urteetan. Hala, 2023ko ekitaldian beste 65 frankizia irekitzea aurreikusten dute.

Hazkunde horren beste adierazle bat Rapid izeneko supermerkatu txikien hazkundea da, izan ere, 52 dituzte jada Euskal Herrian eta Espainian. 150 metro karratuko espazioak dira, hiri, gasolindegi, unibertsitate edo hondartzetan aurki daitezkeenak, eta erosketa azkar eta eroso egiteko egokituak daude.

Alberto Cañasek, Eroski taldeko frankizia zuzendariak, erdietsitako datuek Eroskiren formulak funtzionatzen duela adierazi du, eta hurrengo urteetako hazkundea ahalbidetzeko ere frankizien estrategia berarekin jarraitzea jo du giltzarritzat. “Oinarri kooperatiboa duen enpresa gara eta gure frankizien premiak ondo ezagutzen ditugu. Azkeneko inkestaren arabera, hauen %96,14ak modu positiboan baloratzen du gure jarduera”, kontatu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK