Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak asteko bigarren bisita egin du Makina-erremintaren Biurtekora gaur. Eta azoka horretan bertan Lehendakariak aurreratu zuena bete du: Renove Smart Industryren edizio berriaren aurkezpena egin du sailburuak asteazken honetan. Programa horren helburua da enpresa industrialen modernizazioa bizkortzea, makineria berriaren eta ekipamendu aurreratuaren —bai hardwarea, bai softwarea— erosketa diruz lagunduta. Orotara 9 milioi euroko aurrekontua izango du programak aurten, eta enpresa bakoitzak 75.000 euro bitarteko laguntza jaso ahalko du. Ostiralean zabalduko da eskaerak aurkezteko epea.
2025eko edizioan, Renove programa 8 milioi euroko laguntza publikoak eman zituen, 49,8 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu zutenak. Horri esker, 185 proiekturen makineria modernizatu zen. Programak berak 2014tik darama martxan, nahiz eta izen desberdinak hartzen joan den, baina beti helburu berberarekin: industriaren modernizazioa sustatzea.