• ENPRESAK GAUR
  • Abian da Pasaiako portuko Lezoko dartsenako kanala zabaltzeko proiektua idazteko lizitazioa

Abian da Pasaiako portuko Lezoko dartsenako kanala zabaltzeko proiektua idazteko lizitazioa

2027ko urtarrilaren 12ra arte aurkeztu ahalko da

Pasaiako portua | Argazkiak: utzitakoa
Pasaiako portua | Argazkiak: utzitakoa
2026ko azaroaren 18a - 10:25
Eg. 2026ko azaroaren 18a - 10:28

800.000 euroko lizitazioa atera du argitara PPA Pasaiako Portuko Agintaritzak, Lezoko dartsenako kanalaren zabaltze lanak egiteko proiektuaren idazketarako. Lizitazioara aurkezteko epea 2027ko urtarrilaren 12ra bitartekoa izango da, eta proposamenak Sektore Publikoko Kontratazio Plataformaren (PLACSP) bidez aurkeztu ahalko dira, online, alegia. Obrak esleipena egin eta 20 hilabetera egin beharko dira.

 

"Lezoko dartsenarako sarbidearen egungo konfigurazioak bertan jardun dezaketen ontzien luzera mugatzen du", gogorarazi du Izaskun Goñi PPAko presidentea. Gauzak hala, nabigagarritasuna hobetu eta merkataritza ontzi handiagoen sarbidea —170 metroko luzera dutenena— erraztea du helburu dartsenako kanala zabaltzeak. "Aurreikusitako konfigurazio berriarekin, ordea, sakonera eta Lezoko dartsenarako irisgarritasuna handituko dira, eta, aldi berean, ontziolaren eta Kaputxinos kaiko operatibitatea hobetuko da", azaldu du Izaskun Goñik, Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak.

Lizitazio berriak ahalbidetzen du orain arte egindako lanari jarraikortasuna ematea. Orotara PPAk 23 milioi euroko inbertsioa egin du lan horri loturiko proiektuan. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain