• ENPRESAK GAUR
  • Absentismoa hizpide, Bilboko Merkataritza Ganberaren 'Enpresa Prestatua' zikloan

Absentismoa hizpide, Bilboko Merkataritza Ganberaren 'Enpresa Prestatua' zikloan

Enpresa txiki eta ertainetan absentismoa murrizteko gakoak xehatuko dituzte ostiraleko jardunaldian

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko irailaren 22a - 10:10

Datorren ostiralean, hilaren 25ean, enpresa txiki eta ertainetan absentismoa murrizteko gakoak azaltzeko solasaldia antolatu du Bilboko Merkataritza Ganberak. Ekin lanari absentismoa murrizteko. Zure erakundean duen benetako eragina murrizteko tresna praktikoak lemapean egingo da jardunaldia.

 

Absentimoa modu egokian kudeatzeko formulak eskainiko dira. Saioa Bilboko Ganberak EHUko Familia Enpresen Katedrarekin batera antolatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko sailarekin lankidetzan antolatutako Enpresa Prestatua 2026: Aurrea hartzea, betetzea eta erabaki estrategikoak zure ETEa indartzeko jarduera zikloaren barruan egingo da.

Topaketan parte hartuko du, besteak beste, Iñigo Garatxena Absentix konpainiako zuzendari nagusi eta sortzaileak. Horrez gain, saioan absentismoaren eragina murriztu duten enpresen benetako testigantzak jasoko dira, eta bertaratutakoek kasu zehatzei buruz egin ditzaketen kontsultak argitzeko gune bat ere egongo da.

 

Jardunaldia doakoa da, edukiera bete arte. Izen ematea Bilboko Merkataritza Ganberaren webgunean egin behar da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain