• ENPRESAK GAUR
  • Absentismoa kontrolatzeko eragile guztien inplikazioa eskatu du SEAk

Absentismoa kontrolatzeko eragile guztien inplikazioa eskatu du SEAk

Arabako enpresak "normaltasun" egoera batean aurkitzen dira, Arabako enpresaburuen elkartearen arabera, baina %40k aitortu dute "desazelerazio txiki bat" eman dela merkatuan

%83aren ustetan bizi kalitatea oso positiboa edo positiboa da EAEn | Argazkia: iStock
%83aren ustetan bizi kalitatea oso positiboa edo positiboa da EAEn | Argazkia: iStock
2024eko urriaren 25a
Eg. 2024eko urriaren 25a

Arabako enpresen erdiek baino gehiagok adierazi dute "normaltasunezko" egoera batean aurkitzen direla egun, baina badirudi lasaitasunak gutxi iraungo duela, %40k aitortu baitute azken hilabeteetan, epe laburrera edo ertainera luzatuko den “desazelerazioa txiki bat” eman dela merkatuan.

 

SEA Arabako enpresarien elkarteak lurraldeko enpresen egoera aztertzen duen txostena argitaratu du gaur, eta profesional berriak kontratatzeko zailtasunak, soldata-kostu handiak eta absentismoa jarraitzen dute izaten enpresaburuen kezka nagusiak. Halaber, enpresen eskari zorroa murriztu egin dela diote, “kanpoko merkatuaren” bilakaera dela eta.

Administrazio publikoari lotutako aferei dagokionez, fiskalitatearen murrizketa da enpresen %64rentzat funtsezko eskaria, baina ez bakarra. Absentismoaren kontrola ere eskatzen dute Arabako enpresek, diotenez, egunean 10.000 profesional ez baitira euren lanpostuetara joaten, eta egoera honek enpresen produktibitateari eragiten diotela azaldu dute. Gainera, SEAren arabera, oraindik ez du “erantzun adostu eta eraginkorrik aurkitu inplikatutako eragile guztien aldetik”.

 

Zailtasun horiek gorabehera, enpresa gehienek (% 67) uste dute egungo lantaldeei eutsiko dietela datorren urtean zehar, eta %14k erantzun dute plantilla horiek handitu beharko dituztela.