INEk eskainitako datuen arabera, absentismoak nabarmen egin du gora Hego Euskal Herrian urteko lehen hilabateetan. Euskal Autonomia Erkidegoan %9,4koa izan da 2026ko lehen hiruhilekoan, eta Nafarroan %7,4koa. Espainiako Estatuan EAEk du tasarik altuena, eta Nafarroa ere batezbestekoaren (%7,2) gainetik da.
Euskal Autonomia Erkidegoan aldi baterako ezgaitasunak edo mediku-bajak izan dira lanera ez joateko arrazoi nagusiak. Nafarroan, aldiz, mediku-bajak izan dira nagusi. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zerbitzuen sektorean izan da absentismo tasa altuena (%9,79). Nafarroan, berriz, industria eman dira baja gehien (%7,4).
INEren arabera, Espainiako Estatuan egunero 1.602.889 langile ez dira lanera joaten, horietatik 1.240.138 mediku-bajagatik. Beste 362.000 osasun arrazoirik gabe utzi dute bere lanpostua.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta