• ENPRESAK GAUR
  • Adegik itzalaldiaren kalteak erreklamatzeko bidea eskainiko die enpresei

Adegik itzalaldiaren kalteak erreklamatzeko bidea eskainiko die enpresei

Kasuak banaka aztertu nahi ditu, enpresa bakoitzaren egoera ezberdina baita

Argazkia: Adegi
Argazkia: Adegi
2025eko apirilaren 30a
Eg. 2025eko apirilaren 30a

Itzalaldiaren ondorioz jasandako arazoak erreklamatzeko bidea irekiko die Adegik enpresei, behin itzalaldiaren arrazoiak identifikatzen direnean. Kasu bakoitzak arreta pertsonalizatua jasotzea da helburua, bakoitzak izandako kalteen eta galeren ondorioz egin daitezken erreklamazioen bideragarritasun juridikoa aztertzeko.

 

Bide batez, Adegik hiru gomendio egin nahi izan dizkie enpresei. Batetik, itzalaldiagatik lanera iristeko arazoak izan ez gero, kasua aztertzeko eskatu du, nahiz eta ez den halako egoerarik espero egungo Gipuzkoako egoera ikusita. Bestetik, jarduera gelditu ala luzatu behar izan duten konpainiei gomendatzen die etorkizunean lan egindako orduak berreskuratzea edo konpentsatzea, kasuak kasu. Azkenik, ohartarazi du enpresek indarrean dituzten polizen estaldurak aztertu behar dituztela, aseguru konpainien eta artekaritzen eskutik.