Adegi Txinan dago elkarlan aukerak esploratzeko

Gipuzkoako patronalaren ordezkaritza batek enpresa misioa egin du Shandong probintziako Zhangqiu barrutira. Industria eremu garrantzitsua da

Foto China
Foto China
2026eko otsailaren 27a - 14:45

Txinako Shandong probintziara bidaia egin du Adegiko ordezkaritza batek, tartean Isabel Busto presidenteak, José Miguel Ayerza zuzendari nagusiak, Paul Liceaga zuzendari nagusiaren albokoak eta Patxi Sasigain berrikuntzako zuzendariak. Zehazki, Zhangqiu barrutira egin dute misioa, eremu industrial garrantzitsua baita. Bidaiaren helburua da eskualde horretan dauden egungo eta etorkizuneko garapen industrialak bertatik bertara ezagutzea, hortik abiatuta lankidetza-aukerak identifikatu eta esploratzeko, Gipuzkoako enpresen mesedetan. 

 

Bisitatu dituzten enpresen artean dira Iraeta Energy Equipment, Jier eta Sinotruck, eta probintziako zein tokiko administrazioetako arduradunekin ere bildu dira. Topaketa baten ere parte hartu dute, bertako 40 enpresa eta elkarterekin, egoera ekonomikoa kontrastatzeaz gain, etorkizuneko lankidetzarako oinarriak ezartzeko balio izan duena. 

Adegiko presidenteak ontzat jo du misioa. "Agintariak oso harrera ona egiten ari zaizkigu, eta probetxuzko bilerak egiten ari gara etorkizuneko topaketetarako oinarriak eraikitzen ari diren enpresekin", esan du Bustok.