• ENPRESAK GAUR
  • AEBko itsas parke eolikoen eraikuntza eteteko erabakiak Iberdrolaren parkearen %20ri eragingo dio

AEBko itsas parke eolikoen eraikuntza eteteko erabakiak Iberdrolaren parkearen %20ri eragingo dio

Parkea ia amaituta dagoela adierazi du konpainia elektrikoak, eta gehiengoa dagoeneko funtzionatzen ari dela

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko abenduaren 23a - 16:38

Trumpen administrazioak erabaki du dagoeneko eraikitzen ari ziren itsas-energia eolikoko bost parkeen eraikuntza etetea. Horien artean da Avangrid Iberdrolaren AEBko filialak eta CIP Copenhagen Infrastructure Parners enpresaren artean bultzatutako Vineyard Wind. Dena den, Sanchez Galanek zuzentzen duen enpresak gaur bertan jakinarazi du parkearen mega bati eragingo diola soilik. Bestela esanda, parkearen %80an ez du eraginik izango, ia amaituta dagoelako, eta 62 airesorgailuetatik 44 dagoeneko instalatuta eta energia ekoizten ari direlako, eta beste 6 gehiago eraikita. 

 

Vineyard Wind Iberdolak AEBn duen itsas parke eoliko handiena da, eta Massachussets estatuko kostaldearen aurrean dago kokatuta. Guztira, 806 MWeko gaitasuna du, eta 2.700 milioi euroko inbertsioa beharrezkoa izan du, herrialdeko hiru enpresa elektriko garrantzitsuenek bermatu dutena.