2022ko uztailaren 7a - 14:14
AEDk, Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak, Zuzendaritza Batzordea berritu du eta Isabel Iturbe Mach izan da berriz ere presidente kargurako hautatua. 2021eko maiatzetik presidente karguan izan da Iturbe eta hala jarraituko du hurrengo lau urteetan ere. Zuzendaritza Batzorde berriko lehendakariordeak, berriz, Marta Areizaga eta Libe de las Fuentes izango dira; idazkari nagusia, Maria Caballero; diruzaina, Maria Luisa Molina; eta batzordekideak, Marta Aburto, Maria Eugenia Castro, Susana Palomino, Ines Anitua eta Patricia Betolaza.