• ENPRESAK GAUR
  • Ainhoa Jauregi Fernandez Artizarra Fundazioko zuzendari nagusi berria da

Ainhoa Jauregi Fernandez Artizarra Fundazioko zuzendari nagusi berria da

Urriaren 29an gauzatu zen izendapena. Azken urteetan, Frankfurteko finantza-merkatuetan eta Donostia Kulturako proiektuetan lan egin du

Ainhoa Jauregi Fernandez | Argazkia: Artizarra Fundazioa
Ainhoa Jauregi Fernandez | Argazkia: Artizarra Fundazioa
2026ko azaroaren 3a - 13:48
Eg. 2026ko azaroaren 3a - 13:51

Artizarra Fundazioak Ainhoa Jauregi Fernandez zuzendari nagusi izendatu du. Urriaren 29an gauzatu zen izendapena. Jauregik hamar urte eman ditu Frankfurteko finantza-merkatuetan lanean. Horren ostean, Donostia Kulturako proiektu- eta talde-zuzendaritzan lan egin du, besteak beste, Victoria Eugenia antzokiko zuzendaritzan eta Jazzaldiaren antolakuntzan.

 

Jauregiren izendapenarekin Artizarra Fundazioaren taldea nabarmen indartuko dela eta fundazioaren eragina handiagoa izango dela adierazi dute sare sozialetan. Artizarra Fundazioak Euskadiren eta Nafarroaren garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko lan egiten du. Bost urte daramatza enpresaren, talentuaren eta inbertsioaren bidez lanean.

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain