
Aitor Moreno Fernández de Leceta Adimen Artifizialean aditua LKS Next taldearen (Mondragon korporazioa) parte izango da. Taldeak iragarri duenez, Morenok gidatuko du teknologia kuantikoekin loturiko proiektuak garatuko dituen taldea.
Morenok hamabost urte baino gehiagoko esperientzia du goi-mailako proiektuen buru izaten, AA sinbolikoan, machine learningean (konputagailuei datuetatik ikasteko aukera ematea esplizituki programatu gabe), konputazio kuantiko aplikatuan eta datu-zientzian oinarritutako proiektuetan, hain zuzen. Europa mailako zein Espainiako Estatu mailako ekimenetan parte hartu du, eta taldeak baieztatu du ekosistema teknologikoan “profil ezagunenetarikoa” dela Montero.
Elena Zárraga LKS Nexteko zuzendari orokorrak esan du Moreno taldera batzeak berretsi egiten duela LKS Nextek soluzio teknologikoak eskaintzearekin duen konpromisoa, eta gaineratu du kide berriak taldea indartuko duela sortu berri diren teknologietan duen esperientziari eta lidergo gaitasunari esker.