
Aizpurua Autobusak enpresak autobusen flota berritu du bost ibilgailu berrirekin. Zehazki, Irizar i& Efficient motako autobusak dira gehitu dituenak: %13rainoko kontsumo eta emisio murrizketa eskaintzen dute, %30eko hobekuntza dute koefiziente aerodinamikoan eta 950 kiloraino gutxiago pisatzen dute. Gauzak horrela, Irizarren autobus eraginkorrena dela baieztatu du konpainiak.
Aintzane Aizpurua enpresako zuzendariak adierazi du ibilgailu berriek punta-puntako teknologia erabiltzen dutela, segurtasunaren, erosotasunaren eta jasangarritasunaren alde eginda. Gainera, autobus berrien kalitatea eta eraginkortasuna bermatzeko probak egin dituzte “munduko ikerketa aplikatuko erakunde ospetsuenetako batekin”.
Bost autobusak urrian aurkeztuko dituzte Aizpurua Autobusak antolatutako ekitaldi batean, non sektoreko zenbait ordezkari bilduko diren.