• ENPRESAK GAUR
  • Akaiok Donostian aurkeztu du Polaris, The Whiteamen eskutik

Akaiok Donostian aurkeztu du Polaris, The Whiteamen eskutik

Euren marka berria aurkezteko ere probestu dute topaketa

Alex eta Juan Manuel Gutiérrez, Akaioren sortzaileak | Argazkia: utzita
Alex eta Juan Manuel Gutiérrez, Akaioren sortzaileak | Argazkia: utzita
2026ko irailaren 29a - 13:01
Eg. 2026ko irailaren 29a - 13:29

Berrikuntza plataforma garatzen ari da Akaio start-upa, AA baliatzen duena aurreikuspen estrategikoak ekintza konkretu bilakatzeko. Hain zuzen ere, bere soluzioa, Polaris izenekoa, aurkeztu berri du Donostian, Donostia Sustapena, Hine Group edo Siemens Energy bezalako enpresen aurrean, The Whiteamen eskutik. Aurkezpen horretan fokua izan da euren teknologiaren aplikazioa, kasu errealetan ikusteko. 

 

Gauzak hala, plataformak ahalbidetzen duena da negozio ideia ugariren sorrera, tendentzia ekonomikoak abiapuntu, eta etorkizunean izan daitezkeen askotariko agertokiak mahai gainean jarrita. Enpresaren egoera eta testuingurua ere aintzat hartzen ditu planteamendu horiek egiterako garaian. Era berean, ekintzak gauzatu ahal izateko profil profesionalen zerrenda ere eskaintzen du. Azken garapenekin, gainera, AA agentikoko bi modulu berri daude, datu-arkitektura birdiseinatu bat eta SOC 2 Type 2 ziurtapenerako auditoretzaren hasiera, zibersegurtasun arloari loturiko garrantzitsuena SaaSen, alegia, softwarea zerbitzu bezala finkatzen dutenetan.

Plataforma berriaren merkaturatzea marka berriaren aurkezpenarekin etorri da. K handi bat izango da aurrerantzean logoa, Akaio hitzaren parte ez ezik, knowledge —ezagutza, ingelesez— terminoaren lehen letra ere badena. "K aukeratu dugu, hobekien egiten duguna adierazten duelako: ezagutza eta aukerak dituzten pertsonak konektatzea. AA da berritzeko inoiz sortu den tresnarik indartsuena, baina prozesuaren hasieran eta amaieran erabakiak beti izan behar du gizatiarra", adierazi du Akaioko CEOak, Juan Manuel Gutierrezek.

 

Gainera, aipatzekoa da Akaiok berak prozesua abiarazi duela enpresen softwarean zibersegurtasun arloko zigilu garrantzitsuena lortzeko. Paraleloan, Europar Batasuneko datuen babeserako araudia betetzeko pribatutasuna indartuko du. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain