Aldakinek eskuratu du MTI Award Saria

Minibiziari loturiko proiektu batekin lortu du garaikurra enpresa nafarrak

 Ibai Inziarte Aldakineko berrikuntza zuzendaria, gainontzeko sarituekin | Argazkia: AFM Ibai Inziarte Aldakineko berrikuntza zuzendaria, gainontzeko sarituekin | Argazkia: AFM

“Minbizia sor dezaketen hautsekiko giza esposizioa desagerraraztea, eta pieza konposatuen mekanizatuan roboten errendimendua handitzea” asmo duen proiektua aurkeztu du Aldakinek CECIMO Fabrikazio Teknologien Europako Elkartearen sarietara. Aurkeztu, baita irabazi ere, finalean alemanian erreferente den Fraunhofer Institutuarekin eta Trumpf makina-erremintaren munduko fabrikatzaile nagusiarekin lehiatu ondoren.

Egoitza nagusia Aizoainen (Nafarroa) du enpresak, baina Gasteizen eta Andoainen (Gipuzkoa) ere baditu egoitzak. Iazko fakturazioa bikoiztu asmo du 2023an, 15,5 milioi eurorekin itxita aurtengo aldia, eta AFM Makina-erremintako klusterraren kide ere bada.

MTI makina-erremintako berrikuntza proiektu onenak saritzeko sortu berri den saria da, eta 30 proiektu baino gehiagok hartu dute parte lehen edizio honetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK