• ENPRESAK GAUR
  • Aldi baterako erregulazio espedientearen negoziazioa abian da Nafarroako Volskwagenen

Aldi baterako erregulazio espedientearen negoziazioa abian da Nafarroako Volskwagenen

Zuzendaritzak lan-egutegi proposamena aurkeztu berri dio enpresa batzordeari. Horren arabera, hiru txandak ez dira berreskuratuko abuztuaren 24ra arte

Nafarroako Volkswagen | Argazkia: Volkswagen
Nafarroako Volkswagen | Argazkia: Volkswagen
2025eko urriaren 23a - 11:57

Landabeneko plantaren elektrifikazio-lanak 2026ko lehen erdialdean amaitzea aurreikusten du Volkswagenek. Hala baieztatu zen atzo bertan, Volkswageneko zuzendaritzak enpresa batzordeari datorren urteko lan-egutegi proposamena aurkeztu baitzion, sindikatuek jakinarazitakoaren arabera.

 

Bertan jasotzen denez, urtarriletik martxora astelehenetik ostegunera hiru txandak mantenduko dira. Ez hala ostiraletan: gauean itxita izango da, eta ostiraletako baten txanda bakarra izango da. Apiriletik ekainera, egokitzapen-lanak areagotuko direnez, are ekoizpen txikiagoa izango da: astelehen, asteazken eta ostiraletan, bi txada izango dira; astearte eta ostegunetan, berriz, soilik bakarra, goizekoa. Izan ere, xaflak egiten diren lantegietako bat desmuntatu behar dute, auto elektrikoaren ekoizpenak izango dituen eskakizunetara egokitzeko. Hala ere, ekaina amaieran dago aurreikusita lehen auto elektrikoaren ekoizpenarekin hastea, alegia, el Skoda Epiq modeloarekin.

Udako partean, lau astez itxita izango da lantegia: astebetez uztailean, eta hiru astez abuztuan. Eta abuztu amaiera eta abendua bitartean ekoizpen guztia berreskuratu eta hiru txandak itzuliko dira. Zehazki, abuztuaren 24tik aurrera izango da. Irailetik aurrera VW ID. Cross ere ekoitziko du plantak.

 

Gauzak hala, datorren urteko antolaketak aldi baterako erregulazio espedientearen negoziazioa eskatuko du, eta Alfredo Morales (UGT) Batzordeko Presidenteak esandakoaren arabera, orain arteko kondizioak hobetzen saiatuko dira.

Mikrotxipen kezka

Bileran aipaturiko gaia izan ez bada ere, VW Taldeak ez du baztertu ekoizpenean epe-motzeko kolpea pairatzea, erdieroale faltak sorturik. Hala adierazi dio EFE agentziari konpainiako bozeramaile batek. Izan ere, Nexperia txip ekoizlearen kontrola bereganagu du Herbehereetako Gobernuak. Enpresa horren jabea, baina, Wingtech txinatarra da, etahorregatik Txinako Gobernuak blokeatu egin du Europako Batasuneko hainbat osagaien esportazioa.