• ENPRESAK GAUR
  • Aldi supermerkatu kate alemaniarrak saltoki berria zabalduko du Bilbon

Aldi supermerkatu kate alemaniarrak saltoki berria zabalduko du Bilbon

Irailaren hasieran Gasteizen ireki zuen beste supermerkatu bat

Aldiren supermerkatu bat | Argazkia: iStock
Aldiren supermerkatu bat | Argazkia: iStock
2023eko urriaren 11a
Eg. 2023eko urriaren 11a

Datorren urriaren 25ean Aldi supermerkatu kateak saltoki berri bat irekiko du Bilboko Sabino Arana etorbidean. Euskal Herrian azken bi hilabeteetan irekitzen duen bigarren supermerkatua izango da, izan ere, pasa den irailaren 6an Gasteizen ireki zuen beste lokal bat konpainia alemaniarrak.

 

Bilboko supermerkatu berriak 1.000 metro karratu izango ditu, eta taldeak jakinarazi duenez, 2.000 produktu inguru eskainiko dituzte, horietatik %86 euren marka propiokoak direlarik.

Europa osoan supermerkatuak irekitzearen aldeko estrategia gauzatzen ari da Aldi azken urteotan. Alemaniaz gain, Frantzian, Herbeheretan, Polonian, Belgikan, Espainian eta Portugalen ere badituzte saltokiak. Supermerkatu katearen arabera, Espainiako estatuan 420 denda dituzte egun, eta urrian bost lokal berri ireki dituzte. Honela, azken hiru urteetan 100 saltoki berri ireki dituzte.