Etxerako altzariak ekoizten dituen Alki kooperatiba lapurtarrak egoitza lekuz aldatuko du. 40 urte baino gehiagoz Itsasun egon ostean, Larresorora doa konpaonia, “zero energiako tailer berri” batera. Egoitza nagusiaz gain, 400 m²ko showrooma eta saltegi bat ere izango du espazio berriak.
Kooperatibak ohar bidez azaldu duenez, aldaketa euren historian “funtsezko bihurgunea” izango da. Hala, aurrerantzean, astelehenetik larunbatera, partikularrak zein profesionalak egoitza berrira bertaratu ahal izango dira, Alkiren altzariak ikustera eta erostera.
Showroom berria Iratzoki estudioak diseinatu die, eta espazio berrian bisitariei murgiltze esperientzia eskaini nahi die Alkik. Hartara, guneka antolatu dute: jatetxe ala lounge bar, proiekzio areto nola liburutegiarekin.
Showroomaren ondoan, Alkiren bildumen objektu osagarriak proposatzen dituen saltokia dago. Horietako produktu batzuk bertan eginak dira, eta besteak tokiko markekin lankidetzan sortutakoak. Bestalde, Euskal Herriko beste ekoizle batzuek sortu objektu batzuk ere izango dira, arta handiz hautatuak.
Alki kooperatiba bost lagunek 1981ean sortutako egitasmoa da. hasiera batean aulkiak ekoizten zituzten, baina gaur egun mota guztietako etxera altzariak sortzen dituzte.