
Altersys, Enterprise Mobility eta Nemi enpresak MLC-ITS Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasun klusterrera batu dira. Elkarteak ohar bidez azaldu duenez, hiru konpainia horiez gain, autonomo talde bat ere sartu da klusterrean. Lau bazkide berri horiekin orotara 125 entitatek osatzen dute egun EAEko mugikortasun eta logistika klusterra.
“Klusterrean sartzeko interesa duten enpresen eskaera handia dugu, eta horrek, gure jarduera aitortzeaz gain, aukera ematen du bazkide berriak mugikortasun eta logistika jasangarriago, eraginkorrago eta seguruagorantz lankidetzan aritzeko duten interesari erantzuteko ", adierazi du Fernando Zubillaga klusterreko gerenteak.
Enterprise Mobility ibilgailuen alokairu zerbitzuak eskaintzen ditu, baita ibilgailuen flotak kudeatu ere. Nemik tokiko erakunde eta garraio publikoko operadoreekin lan egiten du pertsonak nahiz lekuak modu eraginkorragoan eta jasangarriagoan lotuko dituzten mugikortasun irtenbideak diseinatzeko asmoz. Altersys, aldiz, bidesari, parking eta sarbideen kontrolerako ordaintze sistemak garatzen ditu.