RenerCycle enpresa taldeak zenbait aldaketa egin ditu bere zuzendaritza postuetan. Amaia Elizalde izendatu dute konpainiako finantza eta administrazio zuzendari berria eta Joaquin Olcoz eragiketa saileko arduraduna.
Energia zirkularra jorratzen du talde nafarrak, energia berriztagarrien esparruan. 2022an sortua, 10 enpresa bazkidek osatzen dute taldea, eta soluzio industrial zein teknologikoak eskaintzen ditu.
Elizaldek Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Nafarroako Unibertsitatean, eta enpresa txiki eta ertainekin loturiko bi master ditu. Lehenago, Carat España, Grupo Havas, Biko eta Jakala enpresetan aritutako da.
Joaquin Olcozek, aldiz, parke eolikoen mantenuan esperientzia du, eta parke eoliko horien kudeaketa da enpresa taldearen jarduera nagusietako bat. Zehazki, parkeetako osagaien berrerabileraz arduratzen da taldea, hala nola, hondakinen kudeaketa, aerosorgailuen konponketa edota haize errotan zaharren birzikakleta. Faltzeseko (Nafarroa) industria poligonoan dago RenerCycle-en logistika zentro nagusia.