ADA Andaluziako Agentzia Digitalak kontratu berri bat esleitu dio Ayesa Digitali. Zehazki, kudeaketa ekonomiko-finantziariorako eta kontratazio elektronikorako sistema korporatiboak garatzea izango da euren lana. Andaluziako administrazioaren bi plataformen garapenean egingo da ekarpena: bata, Giro izenekoa, aurrekontuen eta kontabilitatearen kudeaketaren pisua duena; bestea, SiREC, kontratazio publikorako kudeaketarako plataforma.
Kontratuak barnebiltzen dituen alderdiak dira funtzionalitate berrien garapena, sistemen mantenua, euskarri zerbitzu espezializatua, gaitasun berriak ezartzea eta bestelako sistemen kontsolidazioa. Ereduaren sinplifikazioa eta konponente guztiak ekosistema teknologiko bakar baten gisan tratatzea ere gako izango da.
Enpresak azpimarratu duenez, ez da kontratu soil bat, baizik eta lurraldean ezarritako hazkunde eredu baten jarraipena, tokian tokiko gaitasunak eta enplegu kualifikatu sorrera oinarri dituena.
Egun Ayesa Digital gisa ezagutzen dena garai bateko Ibermática da. 2022an Ayesa talde andaluziarrak erosi zuen, eta izena aldatu. Hain zuzen ere, jabetza eskuz aldatu da berriro ere 2026 honetan, Indar Karterak, BBK Banku Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak erosi baitu. Egun Iñigo Ucin eta Manuel Baraza dira, hurrenez hurren, presidente ez-exekutibo eta zuzendari exekutibo.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta