Erakunde, ekonomia, gizarte eta hezkuntza munduko 500 ordezkari baino gehiago bildu dira Iruñeako Baluarten, tartean Nafarroako Gobernukoak, ANEL Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartearen 40. urteurrena ospatzeko. Ignacio Ugalde, elkarteko presidenteak gogorarazi nahi izan du Nafarroa dela “100.000 biztanleko kooperatiba eta enplegu kooperatibo gehien sortzen dituen lurraldea” eta azken krisiak argi utzi duela kooperatibek “lurraldea indartzen” dutela, hala, %50 hazi dira kooperatibak azken hamabost urtean Nafarroan. Denbora horretan, 1.100 enpresa baino gehiago sortu dira lurraldean eta 3.700 enplegu zuzen baino gehiago sorrarazi. Egun, kooperatibak Nafarroako %90ean daude.
40. urteurreneko ospakizunaren elementu nagusietako bat ANELekin lankidetzan aritu diren erakunde eta instituzioak aintzatestea izan da, Ugaldek adierazi bezala, “Nafarroako Gizarte Ekonomiak eta kooperatibismoak lortutako adostasunaren isla” baitira.
Nafarroako nekazaritzako elikagaien kooperatibak ordezkatzen dituen UCAN erakundeak, berriz, aipamen berezia jaso du, Nafarroako eskualde guztietan kooperatibismoa garatzeko ANELekin hainbeste urtez lankidetzan aritu izanagatik. ANELeko presidente Ignacio Ugaldek eta Nafarroako presidente Maria Chivitek eman diete aitortza.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta