Kutxabankek Anton Arriola (Durango, 1967) proposatu du bankuko hurreno presidente izateko. Zientzia Ekonomikoetan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta BBK Patronatuko kidea da 2019az geroztik. Ibilbide luzea du finantzen sektorean, besteak beste, goi karguduna izan da Goldman Sachs inbertsio bankuan eta Milanen, New Yorken edota Londresen egin du lan.
Ekonomista ez ezik, idazlea ere bada Arriola. Sei liburu argitaratu ditu; azkena, El ruido de entonces, ETAk hildako Jose Maria Ryan ingeniariari buruzko eleberria.
2014an aldatu zuten azkenengoz Kutxabankeko presidentea, Gregorio Billalabeitia izan da postu horretan ordutik. Kutxabankeko zuzendaritzak Anton Arriolaren proposamena egin ondoren, orain Europako Banku Zentralak eman beharko du oniritzia.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta