Arabako enpresa industrialen aurreikuspenak hobetu egin dira bigarren hiruhilekora begira

Ekoizpenak behera egin du enpresen %45ean lehenengo hiruhilekoan, baina bigarren hiruhilekorako %47k haztea espero dute, Arabako Ganberak eginiko Industria Koiunturaren inkestaren arabera

parke teknologikoa araba parke teknologikoa araba

Urte hasierako ezjakintasuna atzera utzita, Arabako enpresa industrialek aurreikusitakoa hobera egiten ari da apurka. Martxo amaierarako enpresen %46k egokitzat edo altutzat jotzen zuen eskaera zorroa, lehen hiruhilekoko Industria Koiunturaren Inkestak bildu duenez, nahiz eta %54arentzat oraindik eskasa izan. Aitzitik, ekoitzitako produktuen bilketak behera egin du enpresen % 45ean. %33k bere horretan mantendu du, eta soilik %22an hazi da. Gaitasun produktibo falta horretan eragin zuten eskaerak, lehengai faltak, urtaroei loturiko arrazoiak eta lanesku espezializatu faltak.

Enpresa gehienetan oraindik ere salmentak behera egin edo bere horretan mantendu ziren lehen hiruhilekoan: %38an ez ziren ez igo ez jaitsi; aldiz, % 36an behera egin zuten, eta %26an gora. Inbertsioetan %75ek bere horretan mantentzea lortu zituen, % 10ek haztea, eta %15ek txikitzea. Bestela esanda, beheranzko joera geroz eta txikiagoa da. Konfiantza industrialeko indizea -3,02 puntuan kokatu da

Benetako bultzada, baina, bigarren hiruhilekotik aurrera espero da. Apiriletik ekainera bitarte ekoizpenak gora egiten jarraituko dutela diote enpresek: ekoizpenak gora egingo duela uste du %47k, %48k eskaera hazi egingo dela eta % 50ak euren salmenta kopurua handituko egingo dela. Horrekin batera, esportazioetan hazkundea aurreikusi du enpresen % 25ek —%63k bere horretan mantentzea—, eta okupazioa gehienetan —%78an— mantentzea espero badute ere, %22k langile kopurua handitu egingo dute. 

Industria Koiunturaren inkesta hiru hilean behin argitaratu ohi du Arabako ganberak, eta oraingoan 96 enpresek hartu dute parte 4.753 okupazioa dutenak. Arabako enpresen 2022ko emaitzak ezagutzeko, berriz, datorren astera arte itxaron beharko. Izan ere, SEA Arabako Enpresen Elkarteak ostiralean, ekainaren 9an, egingo du bere Batzar Orokorra.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK