• ENPRESAK GAUR
  • Arcelor Mittalek atzera bota du Legasako lantegian abiatzekoa zuen enplegu erregulazioko espedientea

Arcelor Mittalek atzera bota du Legasako lantegian abiatzekoa zuen enplegu erregulazioko espedientea

33 langilek euren lanpostua mantenduko dute. Nafarroako Lan Auzitegian elkartu dira zuzendaritza eta sindikatuak astelehen honetan, eta bertan eman du erabakiaren berri multinazionalak

Legasako (Nafarroa) plantako langileen protesta | Argazkia: UGT Nafarroa
Legasako (Nafarroa) plantako langileen protesta | Argazkia: UGT Nafarroa
2025eko ekainaren 30a
Eg. 2025eko ekainaren 30a

Arcelor Mittalen zuzendaritzak bertan behera utzi du Legasako (Nafarroa) eta Aguraingo (Araba) lantegietan abiatu nahi zuen enplegu erregulazioko espedientea. Legasako plantan greba mugagabea hastekoak ziren bihar, eta konpainiako zuzendaritzak atzera bota du erabakia. Enpresak kaleratu asmo zituen 33 langileak (lantaldearen erdia) lanean jarraituko dute.

 

Aguraingo lantegian ez zen kaleratzerik aurreikusten. Izan ere, Luxenburgoko multinazionalak Legasan duen lantegiko ekoizpen lerroa eten nahi zuen, hura Aguraingo lantegira eramateko.

Nafarroako Lan Auzitegian elkartu dira zuzendaritza eta sindikatuak astelehen honetan, eta bertan eman du erabakiaren berri Arcelor Mittalek. UGT sindikatuak du ordezkaritzaren gehiengoa enpresan eta adierazi duenez, erregulazio espedientea erretiratzearen bat, lanuzteak alde batera utziko dituzte.