
2022eko urriaren 25a
Iberdrolak konpainiako presidente exekutiboaren eta kontseilari delegatuaren karguak bereiztea erabaki du. Hala, aurrerantzean, Armando Martinez Martinez izango da enpresako kontseilari delegatua, Ignacio Sanchez Galanen ordez. Galan 2001etik izan da Iberdrolako kontseilari delegatua, eta orain, presidente exekutibo gisa bakarrik jarraituko du. Martinez, orain arte, negozio arloko zuzendari Nagusia izan da.
Horrez gain, Armando Martinez Iberdrolako kontseilari ere izendatu dute, exekutibo kalifikazioarekin. Francisco Martinez Corcolesek utzi du postu hori bete gabe, Kontseiluaren esku utzi du kargua, sozietatearen gobernantzan iragarritako aldaketak errazte aldera.