• ENPRESAK GAUR
  • Arrakala digitalari aurre egiteko asmoz jaio da Ibermatica Fundazioa

Arrakala digitalari aurre egiteko asmoz jaio da Ibermatica Fundazioa

i3B eta Ibermatica Socialen bateratzetik sortu da Fundazioa, eta hauen jardueraren lekukoa hartzeaz gain, beste hainbat zeregin izango ditu

Ibermatica Fundazioaren aurkezpena | Argazkia: B Acceleration Tower
Ibermatica Fundazioaren aurkezpena | Argazkia: B Acceleration Tower
2023eko ekainaren 22a - 13:47

Bilboko B Acceleration Tower eraikinean aurkeztu berri dute Ibermatica Fundazioa. Lurraldean teknologia garatuz eta pertsona zaurgarrien gizarteratzea eta aukera berdintasuna oinarri hartuta, arrakala digitalari aurre egitea izango du helburu, eta Instituto Ibermatica de Innovacion, i3B eta Ibermatica Socialen bateratzetik sortu da.

 

Lurraldean erreferentziazko eragilea izateko asmoz, proiektu hauen jardueraren lekukoa hartuko du fundazioak, eta beste hainbat eginkizun gehigarri ere bereganatuko ditu. I3B 2006an sortu zen Ibermatica taldearen I+G+B unitate gisa eta Ibermatica Social, taldeak enplegua indartzeko 2007an sortutako zentro berezia da. Hala, beste hainbat jarduera berri jorratzeaz gain, bi egitasmoen gaitasunak batean ardaztuko ditu fundazioak.

Bestalde, Junior University of Ibermaticak fundazioan izango duen papera ere nabarmendu dute. Gazteen talentua erakartzeko eta garatzeko proiektu honek, merkatuan profil teknologikoko ikasleak formatzea izango du oinarri.