• ENPRESAK GAUR
  • Arrisku kapitaleko funts berria sortu dute Jaurlaritzak eta Konfekoopek, kooperatibak finantzatzeko

Arrisku kapitaleko funts berria sortu dute Jaurlaritzak eta Konfekoopek, kooperatibak finantzatzeko

FCR-PyME funtsa SPRI Taldeko Arrisku Kapitalaren Sozietate Kudeatzaileak kudeatuko du. Konfekoop-ek 2 milioi euro jarri ditu martxan jartzeko

Zigor Urkiaga, Mikel Jauregi, Arrate Aranbarri, Rosa Lavin eta Iñaki Nubla | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Zigor Urkiaga, Mikel Jauregi, Arrate Aranbarri, Rosa Lavin eta Iñaki Nubla | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2025eko maiatzaren 27a
Eg. 2025eko maiatzaren 27a

Jaurlaritzak eta Konfekoopek FCR-PyME deituriko arrisku-kapitaleko funtsa sortu dute. Kooperatiben finantzazioan lagundu eta inbertsio berriak eskaintzeko aukera emango du funts berriak, eta Konfekoop-ek jarritako 2 milioi euro izango ditu abiapuntu. Halaber, SPRI Taldeko Arrisku Kapitalaren Sozietate Kudeatzaileak kudeatuko du.

 

Akordioa Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak eta Rosa Lavín Konfekoopeko presidenteak sinatu dute. Haiekin izan dira Arrate Aranbarri eta Zigor Urkiaga EAEko Arrisku Kapitalaren Kudeaketako zuzendari nagusia eta presidentea, eta Iñaki Nubla Konfekoopeko zuzendaria.

Zehazki, industria sektoreko kooperatibei laguntzeko sortu dute FCR-PyME, Euskal Herriko enpresak etorkizuneko industria sektoreetan finkatzeko asmoz.